2024ko maiatzak 29
HIRI-UDALEKUAK 2024

Barañaingo Udaleko hezkuntza arloak 3 eta 12 urte bitarteko umeentzako hiri-udalekuen eskaintza atera du udarako (uztailaren 15etik abuztuaren 23ra). Euskarazko eta gaztelaniazko plazak eskainiko dira, eta jarduera Alaitz ikastetxe publikoan egingo da, 8:30etik 14:30era.
Izen-ematea maiatzaren 27tik ekainaren 14ra bitartean izango da, Herritarrak Hartzeko OAC bulegoan, Udaletxean.