2022ko martxoak 28
Cl@ve Erregistro-Bulegoa

Barañaingo Udalak alta eman du CL@VE ERREGISTRO-BULEGO gisa.
Cl@ve identifikazio, autentifikazio eta sinadura elektroniko sistema bat da, herritarrek administrazio publikoekin harreman elektronikoak izan ditzaten ahalbidetzen duena. Amankomuneko plataforma bat da Estatuko Administrazioarentzat, administrazio autonomikoentzat eta sistemari atxikitako toki-erakundeentzat, horien artean, Barañaingo Udala.
Sistema honen bidez, besteak beste, honako kudeaketa hauek egin daitezke:
- Osasun Karpetarako sarbidea
- Ogasunarekiko izapideak
- Lan-bizitzaren ziurtagiriak
- Udalarekiko izapideak, etab.
Alta izapidetzeko, honako hauek aurkeztu behar dira:
- Nortasuna egiaztatzea:
- Espainiako herritarrak:
Jatorrizko Nortasun Agiri Nazionala
- Kanpoko herritarrak:
- AIZ: atzerritarren identifikazio-zenbakia edo
- Batasuneko Herritarren Erregistroaren ziurtagiria edo Atzerritarren Nortasun Txartela
- Nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa, jatorrizko herrialdeko agintari eskudunak emana.
- Telefono mugikorraren zenbakia
- Helbide elektronikoa
Herritar guztiak animatzen ditugu Herritarrei Arreta Emateko Bulegoan alta tramitatzera