Carnavales B A R A Ñ A I N 2025 Ihauteriak

Barañaingo Jai Batzordeak, Barañaingo Udalaren Kultura Arloaren laguntzarekin, aurtengo ihauterien egitaraua aurkeztu du. Egitarauak tradizioa, festa eta kultura uztartzen dituzten hainbat jarduera biltzen ditu.
Otsailaren 28an, ostiralez, ekitaldiak 17:00etan hasiko dira txokolatada batekin Udaletxe plazan. 18:00etan momotxorroak prestatuko dira Alaitz ikastetxean, eta ondoren odolaren errituala eginen dute. 18:30ean herriko hainbat musika talderekin ihauteri-kalejira izanen da Barañaingo kaleetan zehar: Udaletxe plaza – Kirolen etorbidea – Gaztainondo plaza – Haraneko etorbidea – Lurgorri kalea – Haraneko etorbidea – Kultura kalea – Udaletxe plaza. 17etatik 18:30ak arte gutxi gora behera Luzianoren emanaldia Udaletxe plazan.
Miel Otxin ihauteri-pertsonaiak suak janda amaituko du.
(Antolatzailea: Barañaingo Jai Batzordea; laguntzailea: Barañaingo Udala).
(Oharra: eguraldi txarra eginez gero, egitaraua Alaitz ikastetxean gauzatuko da).
Martxoaren 1ean, larunbatez, 19:30ean, Jacobo de Licras ihauteri-pertsonaiarekin batera momotxorroen desfilea eginen da osasun-zentro zaharretik Udaletxeraino (ibilbidea Merkataritza etorbidetik barna), musika, dantza eta kantu tradizionalez lagunduta. Jacobo de Licras pertsonaiak urkatuta amaituko du.
(Antolatzailea: Ezpelur Dultzaineroak; laguntzailea: Barañaingo Udala).