Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2025eko urtarrilak 3

Kirol jardueren udal egitarauan izena emateko eta berritzeko kanpaina. 2 lauhilekorako izen emateak.

Foto noticia

Barañaingo Udalak Kirol jardueretan izena emateko eta berritzeko epea zabalduko du 2025eko urtarrilean. Kirol ikastaro eta tailerrak gazte-helduei zuzendurikoak dira, 2. lauhilekorako (otsailaren 1etik maiatzaren 31 bitarteko ikastaroa).

 

I Z E N   E M A T E A   B E R R I T Z E A :  urtarrilaren 14tik 22ra.

ONLINE: izen emateko plataforma berriaren bidez. Urtarrilaren 14tik 22ra.

AURREZ AURRE: Herritarrak Hartzeko Bulegoan. Urtarrilaren 14tik 22ra (8:30 – 14:00).

I Z E N   E M A T E   B E R R I A K : ikus ondoko kartela.

Udalaren Kirol Egitaraua 2024-2025

Izena emateko plataformara sarbidea.

* Kirol ikastaroak: gazte-helduei zuzendurikoak dira, 2. lauhilekorako (otsailaren 1etik maiatzaren 31 bitarteko ikastaroa). Izena emateko adin eskakizuna ondokoa da: 17 urtez goitikoentzat (2007. urtean, eta aurretik, jaiotakoak, salbu 15 eta 30 urte bitarteko Gazteentzako Karatea: 1994-2009 urteen artean jaiotakoak). Adinekoentzako ikastaroetako edo Kirol Eskoletako partaide baldin bazara, EZ duzu 2025eko urtarrilean izena eman behar,  izena eman baitzenuen jada ikasturte osorako, maiatzaren 31 arte alegia.

*Izen ematea gehienez ere 2 jardueretara mugatuko da pertsona bakoitzeko.

 


DATUEN BABESA
Tratamendu arduraduna:  Barañaingo Udala
Helburua: adin guztietarako kirol ikastaroak eta programak antolatzea, kudeatzea eta kontrolatzea.
Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita beste eskubide batzuk ere, udaletxera joz: dpd@baranain.com.
Informazio gehiago: pribatutasun politika https://www.baranain.es /
Volver arriba