Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2022ko abenduak 20

Bozkatu zure erakusleiho gogokoena eta irabazi Barañainen kontsumitzeko 50 €-ko sariak!

 

Bozkatu zure erakusleiho gogokoena eta irabazi Barañainen kontsumitzeko 50 €-ko sariak!

Hiru sari ematen dituen Epaimahaiaren botoaz gain, saritutako laugarren establezimendua izendatzeko bozketa herrikoia ere planteatzen da.

Botoa emateko nahitaezkoa da Barañainen erroldatuta egotea eta 17 urte beteta izatea. Erroldatuta dagoela ofizioz egiaztatuko da. Bozketa abenduaren 20tik urtarrilaren 6ra egingo da. Herri bozketak online egingo dira www.barañain.eus web orrian dagoen esteka espezifiko baten bidez, edo, aurrez aurre, Udaletxean, Herritarrak Hartzeko Bulegoan (OAC).

Pertsona bakoitzeko bozketa bakarra onartuko da, NAN batek bozketa bat baino gehiago egiten duela detektatuz gero, egindako lehen bozketa bakarrik hartuko da kontuan.

Herri-bozketan parte hartzen duten pertsona guztiek 50 euroko 5 erosketa-baleko zozketa batean parte hartuko dute, lehiaketara aurkeztutako establezimenduetan trukatzeko.

Volver arriba