Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2022ko otsailak 28

Bikote egonkorren erregistro bakarra

Foto noticia

BiKOTE EGONKORREN ERREGISTRO BAKARRA

Udala Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak eta Nafarroako Gobernuak sinatutako lankidetza-hitzarmenari atxikitzen zaionez, Barañaingo Udalean bikote egonkorrak eratzearekin eta desagertzearekin zerikusia duten izapideak egin daitezke jada, baita ondoren Bikote Egonkorren Erregistro Bakarrera igorri ere.

Aurreko udal erregistroak 2021eko ekainaren 1etik aurrera utzi zion balioa izateari, egun horretan jarri baitzen martxan Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra, apirilaren 14ko 27/2021 Foru Dekretuaren bidez sortua.

Horretarako, interesdunek udal-bulegoetara joan beharko dute eta dagokion eskabidea bete beharko dute, Herritarrei Arreta Emateko Bulegoan emango zaiena, dagokion dokumentazioarekin batera, eta, ondoren, bikote egonkorra eratu edo azkendu beharko dute Udaleko Idazkaritzan.Izapideak telematikoki ere egin daitezke Bikote egonkorren Nafarroako erregistro bakarra atalean edo aurrez aurre, Erregistroaren egoitzan, aldez aurreko hitzorduarekin.

 

Kontaktua

Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra

Iratxeko monasterioa, 22-behea

31011 Iruña

Telefonoa: 848 423720

e-posta: registro.parejas.estable@navarra.es

Arreta ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Araudia

27/2021 Foru Dekretua, apirilaren 14koa, Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra sortu eta arautzen duena.

1/1973 Legea (gaztelaniaz), martxoaren 1ekoa, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Bilduma edo Foru Berria onartzen duena.

22/2021 Foru Agindua (gaztelaniaz), abuztuaren 2koa, Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra sortzen duen 27/2021 Foru Dekretua garatzen duena.

 

 

Volver arriba