2024ko urriak 11
Bigarren hezkuntzan seme-alabak dituzten familiei zuzendutako tailerra: “Nerabezaroa: zure seme-alabekin konektatzeko bigarren aukera”. Galkideak emanda
Barañaingo Udalaren Gazteria Programatik, Galkidea: Psikologia eta familia laguntza zentroaren laguntzarekin, bigarren hezkuntzan seme-alabak dituzten familientzako tailerra antolatu dugu. Tailer honetan nerabezaroan daudenen artean ongizate emozionala eta osasun mentalaren prebentzioa landuko dira.
Tailerrean izena ematea derrigorrezkoa eta DOAKOA izango da, 948.38.59.25 telefonora deituz edo Baragaztera bertaratuz urriaren 17tik 31ra.
Tailerraren datak: azaroak 7 eta 14, 18:00etatik 20:00etara.
Lekua: BARAGAZTE
Zuen zain gaude!