2025eko urtarrilak 22
Beste aukera bat!

Ludotekan ikasturte honetako bigarren hiruhilekoko jarduerekin hasi gara!
Hiru hilabete hauetarako hainbat tailer, eskulan eta jolas prestatu ditugu, non birziklatzen ikasiko dugun eta birziklatutako materialak erabiliko ditugun jarduerak egiteko.
Hemen duzue egun zehatzen berri ematen duen kartela. Gogorarazten dizuegu Ludotekako bazkideei zuzendutako jarduerak direla eta 6 eta 12 urte bitarteko haurren batek Ludora gozatzera etorri nahiko balu, familiak astelehenetan eta asteazkenetan 16:00etatik 17:00etara hurbildu daitezke bazkide egitera.
Anima zaitezte!
