Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2021eko irailak 22

Barañaingo Udal Ludotekaren hasiera!

Foto noticia

Itzuli gara! Irailaren 24an, ostirala, Ludotekak 2021/2022 ikasturteari hasiera emango dio. Ate Irekien Eguna egingo dugu, interesa duten familiek inskripzioak berritzeko edo seme-alabak bazkide egiteko aukera izan dezaten.

Bazkide egiteko, honako hauek behar dira: Barañainen erroldatuta egotea edo herrian ikasten dagoela egiaztatzen duen agiria, bi argazki eta 2€ (kuota bakarra). Gainera, 6 urte izan beharko dituzte eta horrela ez bada, lehen hezkuntzako 1. mailan egon beharko dute.

Ostiral honetan ezin izango dira jokoan geratu, joko librea irailaren 27an hasiko baita gaztelaniazko taldearentzat eta irailaren 28an euskarazkoentzat. Jolas librearen ordutegia 17:00etatik 19:00etara izango da, azaroaren hasieran Eskola Laguntzarako Programa hasten den arte, orduan 17:40tik 19:00etara aldatuko baita.

Edozein kontsulta egiteko, jar zaitezkete harremanetan Hezkuntza Taldearekin 948.59.48.41 telefonoan edo WhatsApp bidez 699.18.15.68 telefonoan ere.

Zuen zain gaude!

FAMILIENTZAT PROTOKOLOA 2020-21 IKASTURTEA