Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2025eko ekainak 6

Barañaingo udal Ludotekaren bukaerako festa

Foto noticia

Hau bukatzen doa… eta kurtsoa ixteko… astelehenean, ekainaren 9an, Lagunak igerilekura joango gara!!! 🏊🏾‍♂🏊🏻

17:00etan elkartuko gara igerilekuetako atean, guztiok elkarrekin sartzeko eguraldi onaz gozatuko dugu, bainu batzuk hartuko ditugu eta… merendola batekin amaituko dugu arratsaldea! 20:00etan berriz ere familia guztiekin elkartuko gara igerilekuetako atean, 2024-2025 ikasturtea amaitutzat emanez. Lastima…

Gogoratu etorri ahal izateko DERRIGORREZKOA dela jardueraren baimen berezia. Ludotekara behar bezala beteta ekar daiteke gaur arte, baimenak biltzen ditugun AZKEN eguna baita, astelehenean bertan ez baitugu bat ere hartuko!! ☀☀

Volver arriba