2024ko azaroak 13
Barañaingo Udal Ludotekako WhatsApp informazio kanala
Barañaingo Udal Ludotekatik, WhatsApp kanal bat sortu dugu gure jarduerei buruzko informazioa, WhatsApp bidez, interesa duten pertsona guztiei helarazteko.
Horrela, egiten ditugun jarduerak eta Zerbitzua bera ezagutarazi nahi ditugu. Ez da beharrezkoa gure mugikorraren zenbakia gordeta edukitzea edo baliabidea aldez aurretik ezagutzea, besterik gabe, esteka honetan klik eginez kanal honen “jarraitu” tekla sakatu eta egiten ditugun jarduera guztien kartelak iritsiko zaizkizue: https://whatsapp.com/channel/0029VawBevLD38CSy14vih2n
Agian, zuen seme edo alabek oraindik ez dute Ludotekako jardueretan parte hartzeko adinik (6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta baitago), baina uste dugu interesgarria dela ezagutzera ematea, etorkizunean bazkide izan nahi duten pertsona gehiagorengana iristeko. Garrantzitsua da azpimarratzea Barañainen erroldatutako pertsonei edo herrian ikasten dutenei zuzendutako baliabidea dela.
Elkar gehiago ezagutzera animatzen zaituztegu!