Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2022ko urtarrilak 25

Barañaingo Udal Ludoteka urtarrila-martxoa bitarteko jarduerak – Belaunaldien arteko jarduera-

Foto noticia
Lehen hiruhilekorako, Barañaingo Udal Ludotekatik belaunaldien arteko jarduera antolatu dugu.
Urtarrilean, otsailean eta martxoan hainbat jarduera egingo ditugu gure aitona-amonek gure adinean zertan jolasten zuten jakiteko. Jarduerak hainbat astetan egingo dira eta horietan jokoei buruz hitz egingo dugu, jokoei buruzko eskulanak egingo ditugu, horiei buruzko galderak dituen bideo bat grabatuko dugu Jubilatuen Klubera eramateko eta erantzuna jasotakoan, Jubilatuen Klubetik bidaltzen diguten bideoa ikusiko dugu, haiek ere zertan eta nola jokatzen zuten jakiteko.
Jarduera honetarako, gainera, Ludotekako haurrei eskatuko diegu euren etxeetan galdetu dezatela, bere aiton amonek zertan jolasten zuten ezagutzeko eta denon artean erakusketa txiki bat egingo dugu zeuden jolas guztien artean.
Beste inor animatzen al da?
Volver arriba