Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2020eko maiatzak 6

Barañaingo udal azoka berriz irekitzea: 2020ko maiatzaren 12an, asteartea

Foto noticia

BARAÑAINGO UDAL AZOKA BERRIZ IREKITZEA: 2020ko maiatzaren 12an, asteartea

Barañaingo Udalak erabaki du datorren maiatzaren 12tik aurrera udal azoka txikiaren jarduerari berrekitea, 16 elikadura-posturekin, Gobernu Ordezkaritzak eta Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak ezarritako eta gomendatutako antolaketa-, segurtasun-, higiene- eta distantzia-baldintza eta -neurri guztiak betez, gaia Bozeramaileen Batzordeak gaur, maiatzak 6, egindako bileran erabaki ondoren, eta Udaltzaingoaren buruaren aldeko txostena izanik.

Kontuan izan behar da indarrean dagoen araudia, eta martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak ezarritako mugikortasun-murrizketak bete behar dira azoka txikira joan ahal izateko.

Volver arriba