Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2019ko ekainak 25

Barañaingo festak direla eta, taberna, kafetegi, jatetxe, taberna berezi, diskoteka eta dantzalekuen ordutegia zabaltzea.

Foto noticia

Herriko festak direla eta,  taberna, kafetegi, jatetxe eta taberna berezi diren establezimenduek baimena dute itxiera-ordua atzeratzeko 2019ko ekainaren 26tik 30era bitartean (biak barne); horrela, beranduenez goizaldeko 06:00etan itxi beharko dira lokal horiek, eta gutxienez bi orduz itxita eduki behar dira berriz ireki aurretik,  garbiketa-lanak egiteko.

Halaber,  diskoteka eta dantzalekuek baimena dute itxiera-ordua atzeratzeko aipatutako egunetako gauetan; horrela, beranduenez goizaldeko 07:30ean itxi beharko dira, lokalak hustutzeko ordu-erdia kontuan hartu gabe.

Eba 578-2019 Ostalariak

Volver arriba