Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2021eko urriak 19

Barañaingo familientzako Udal Ludotekan bisita gidatuak

Foto noticia

Barañaingo Udal Ludoteka Zerbitzuaren berri eman nahi diegu Barañaingo 6 eta 12 urte bitarte seme-alabak dituzten familia guztiei. Zerbitzu hau 2000. urtetik dago martxan eta Barañaingo haurrei zuzendutako gunea da.

Hezitzaile taldeak espazio hau eta eskaintzen dituen aukerak bertatik bertara ezagutzeko aukera eman nahi die. Baliabide bizia eta egungoa da eta gure haurrekin eta gure haurrentzat eguneroko lanean planteatzen zaizkigun beharretara eta eskaeretara egokitzen saiatzen gara.

Une egokia iruditzen zaigu Ludotekako bazkide egin daitezkeen haurren familietara ere jotzeko. Erabiltzaileengana jotzen dugu beti, ikastetxeekin bisita gidatuak eginez edo haurrei etortzeko gonbita eginez. Kasu honetan, familiak, Ludoteka bisitatzera eta hezkuntza-taldeko kide batzuk ezagutzera etortzea nahi dugu.

Elkar ezagutzeko hurbiltzea gustatuko litzaiguke, egiten diren ekintza eta jarduera desberdinak ezagutzera, baita honek eskaintzen dituen espazio eta aukerak ezagutzera ere. Horretarako, profesional-taldeak bisita gidatu bat egingo diegu, non gure lana zuzentzen duten proposamen, proiektu, jarduera eta helburuak azalduko dizkizuegun, sortzen zaizkizuen zalantzak argituz eta Ludoteka, gure herriko haur guztientzat zuzendutako baliabide parte-hartzaile gisa eskaintzen jarraitzeko, hauen proposamenak aintzat hartuz.

Urriaren 22an, ostirala, 16:00etatik 17:00etara, Ludoteka ireki baino lehen etortzera gonbidatzen zaituztegu, bisita gidatu atsegin batez gozatzeko.

Zalantzarik edo argibiderik nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan, pozik hartuko zaitugu.

Zuen zain gaude!