Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2025eko maiatzak 31

Baragazte Barañaingo festetan: “Bazkari herrikoia +12”

Foto noticia

🔉 Jai hauetarako galdu ezin dituzun zer berri ditugu?

🍝🍗 Herri bazkaria +12! Eta zer esan nahi du horrek? 2013. urtea baino lehen jaio bazara eta zure koadrilarekin bazkaldu nahi baduzu… hauxe da zure aukera!

🗒️Menu erraz bat, 5 €-koa Barañainen erroldatuentzat eta 10 €-koa erroldatu gabeentzat.
Eta jaten dugu eta kito? Ez!
🎤🎶 Ondoren, arratsaldea girotuko dugu bingo musikal batekin, dantzatzeko, abesteko eta… gozatzeko! Gainera… sorpresak egongo dira!
🤷‍♂️🤷‍♀️ Bale, animatu zara, orduan, orain zer?
🎫 Zatoz Baragaztera zure tiketaren bila ekainaren 14ra arte! Zuretzat eta zure koadrilarentzat hartu ahal izango duzu.
Ez pentsatu gehiago.
Volver arriba