Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2020eko apirilak 3

BALCÓN CULTURAL DE BARAÑAINgo KULTURA BALKOIA

Foto noticia

Kaixo!

Barnealdi edo konfinamendu egun luze hauetan Kultura Etxeko lantaldea osatzen dugunok esan nahi dizuegu, lehenik eta behin, urrutitik lanean jarraitzen dugula, nahiz eta zerbitzua emateko ezin egon zuekin aurrez aurre gustuko dugun bezalaxe.  Kanpoan elkartzea ezinezkoa denez, bertan behera utzi behar izan ditugu ikastaro saioak, kultura ekitaldiak, lehiaketetako epeak, hain zuzen: Kultura Etxeko tailerrak, bihar (apirilak 4) lakuan eskaintzekoa zen 2. ilargi behaketa, festetako bilera parte-hartzailea, kultura agendan ageri diren apirilerako jarduerak, Festak iragartzeko kartel lehiaketa, Txotxongilo Jaialdia iragartzeko kartel lehiaketa… Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia, ohituraz maiatzean egiten dena,  atzeratu behar izan dugu baita ere, irailean egin ahal izanen dugulakoan, eskumena duten agintariek eman beharreko baimenpean beti ere.  Egoerak eragina izan dezake Antzerki tailerren Topaketan, Ipuin-Maratoian eta herriko festetan, baina ezin jakin orain zehatz-mehatz zenbaterainokoa izanen den, bai data eta bai eduki aldetik ere. Ez ditugu ahaztu nahi jarduera soziokulturalak antolatzeko dirulaguntza hartzaileak eta ezta ere herriko talde soziokulturalekin egiten dugun lankidetza festetako jarduerak eta urteko gainontzekoak aurrera eramateko.  Egoeraren aurrean, lasai egon zaitezten nahi dugu eta gertaerek erakutsi ahala behar bezala eguneratuta izanen zaituztegu web orriaren bitartez.

 

Kultura-aire fresko pittin bat izan dezazuen, “BALCÓN CULTURAL DE BARAÑAINgo KULTURA BALKOIA” ekimena jarri dugu abian. Hala nahi duzuenean, balkoi honetara irten zaitezkete eta kultura-proposamenak,  -ideiak, e.a. bidaltzen ahal dizkiguzue, web orrian jarri ahal izateko. Hori guztia, konfinamendu hau etxe orotan ahalik eta eramangarrien egiteko. Zuen ekimenak atsegin handiz jasoko ditugu hurrengo helbidean: cultura2@baranain.com (mesedez, adierazi gaian  “BALCÓN CULTURAL DE BARAÑAINgo KULTURA BALKOIA”)  eta ahal izanez gero Barañaingo Udalaren web orrian zintzilikatuko ditugu, denok balkoira irteteko. Dagoeneko irten gaitezke lehendabiziko ekimen batekin,  web orrian daukazue: https://www.baranain.es/eu/news/cultura-arte-para-el-entretenimiento-de-los-mas-pequenos-de-la-casa/.

 

Eutsi gogor uneotan eta besarkada handi bana!

Barañain, go!

Barañaingo Kultura Etxeko lantaldea.

Volver arriba