2020eko apirilak 6
“BALCÓN CULTURAL DE BARAÑAINgo KULTURA BALKOIA”: Bertso tutoriala, Barañaingo Bertso Eskolaren ahotik.
![Foto noticia](https://www.baranain.es/wp-content/uploads/2020/04/CUL-BalkoiaBertsoTutoriala720x340.png)
Aire freskoa hartzeko balkoira berriro… Barañaingo Bertso Eskolak tutorial bat prestatu du bertsotan hasi nahi duten guztiontzat. Ainara Ieregi irakasleak oinarrizko argibideak ematen ditu modu errazean hurrengo bideo tutorialean:
Lehen bertsoak egitera animatzen diren guztien lanak argitara eman nahi ditu Barañaingo Bertso Eskolak eta horretarako bi bide prestatu ditu bertsolanak haiei bidaltzeko: baranaingobertsoeskola@gmail.com helbidea eta 600-341925 WhatsApp zenbakia.
Hori dena azaldu digu Mintxo Astiz eskola honetako kideak Euskalerria Irratiko “Irrintzi Plaza” Kultura saioan:
Barañain, go!