2020eko apirilak 6
“BALCÓN CULTURAL DE BARAÑAINgo KULTURA BALKOIA”: Antzerkiaren Munduko Eguna.
Badugu balkoira irteteko bigarren proposamen bat. Marisa Serranok, Kultura Etxeko antzerki tailerreko irakasleak, Antzerkiaren Munduko Egunaren harira, bideo bat eskaini digu. Nahiz eta egun hori pasa den martxoaren 27an izan zen, antzerki aire freskoa eta gozagarria dakarkigu. Antzerkigintza inoiz baino beharrezkoago den artea dugu konfinamendu garaian. Etxeko sutondotik Marisak, jasoko dituen konexio ezberdinen bidez, antzerki mota ezberdinetako mikro-istorioak helaraziko dizkigu, Covid-19 honen baitako kontakizunak, alegia… Bideoa gustukoa izanen duzuelakoan gaude!