2019ko martxoak 20
Bai Euskarari 2018ko ziurtagiridunak
37 entitatek jaso dute Bai Euskarari ziurtagiria edizio honetan. Entitate hauek lan egiten dute Barañaingo biztanleriari euskarazko zerbitzua emateko. Bai Euskarari proiektua plan estrategiko bat da, Udalak eta udalerriko gizarte eragileek elkarlanean garatutakoa, hizkuntza sustatu eta berreskuratzeko hainbat esparrutan, besteak beste, Hezkuntza, Merkataritza, Ostalaritza, Zerbitzu orokorrak, Alderdi Politikoak, e.a.