Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2018ko azaroak 9

Badator “ASTEARTEA ETA ZINEA, AUKERA PAREGABEA!” azaroan

Foto noticia

Barañaingo Udalaren Kultura Arloak beste behin antolatu du “ASTEARTEA eta ZINEA, AUKERA PAREGABEA!” programa, azaroan garatzen dena. Proiekzioak Barañaingo Kultura Etxeko Erakusketa Gelan eskainiko dira. Hau da aurtengo programazioa:

EGITARAUA

ZUZENDARIA. JOAQUIN CALDERÓN

Joaquín Calderón artista barañaindarrak antzezkera lanetan aritu da gehien bat, eta antzerkian, zinean eta telebistan aktore izateak proiektu zinematografikoak zuzentzera bultzatu du.

2007an “Sahara no se vende” pelikula zuzendu zuen, ’08 “Documenta Madrid Festival”-ean Publikoaren Saria irabazi zuena. 2013an Arquetipo Comunicación S.L. produktora sortu zuen. Produktora honekin “Sarasate, El Rey del violín” dokumentala eta “Caminante” film laburra (sariak jaso dituena)  produzitu, idatzi eta zuzendu zituen. 2018ko abuztuan “Arte flamenco, on fire” estreinatu zuen Montrealgo Munduko Zinema Jaialdian. 2018ko irailean, Donostiako Zinemaldian, “Basque Selfie” bere lehenengo film luzea estreinatu du.

 

DOKUMENTALAK

Azaroaren 13an, “SARASATE, EL REY DEL VIOLÍN”. 2016. 82 ‘

Pablo Sarasateren garaikide eta lagun zen Henryk Wieniaswski biolin-jotzaile poloniarraren hilobiaren bisitak erabat markatu zuen Anna Radomska haur poliniarraren etorkizuna. Informazio gehiago.

 

Azaroaren 27an, “ARTE FLAMENCO ON FIRE”. 2018. 85 ‘

Flamenko munduaren inguruko saiakera, bere jatorria, sorburua eta izatea. Kante, Joaldi eta Dantzaren artista handien partehartzearekin, baita Flamenkoaren espezialista edo mundu mailan ezaguna den Lita Cabellut margolari ijitoarekin. Informazio gehiago

 

Volver arriba