2023ko azaroak 17
Azaroak 20. Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna

Ludotekatik eskulanez beteriko astea antolatu dugu gure “Haurren Eskubideen Lorategia” sortzeko.
Palet-ak eta gurpilak apainduko ditugu, paperezko loreak margotu, loreontzi berriak sortuko ditugu loreekin, etab. eta Ludotekaren kanpoaldera aterako ditugu, Barañaingo herritar guztiak sentsibilizatu daitezen eta egun hau ikustarazteko, baita egindako lana ere.
Hizkuntza-taldeak errespetatuko dira eta Ludotekako bazkideei zuzendutako jarduera da.
Animatuko zara?
