HAUR HEZIKETArako deialdieei buruzko OHARRA

Nafarroako Administrazio Auzitegiak R.A. 24-1494 eta R.A. 24-1495 espedienteetan emandako 304 eta 305 zenbakidun ebazpenen ondorioz, jakinarazten da deialdi hauek batera izapidetuko direla:
• Haur Hezkuntzako zerrenda bat osatzeko deialdia, II. Haur Eskolan – gaztelaniako modulua – aldi baterako kontratatzeko.
• Haur Hezkuntzako zerrenda bat osatzeko deialdia, I. Haur Eskolan – euskara modulua – aldi baterako kontratatzeko.
Bi deialdiak deialdi bakar gisa kudeatuko dira, eta horrek azterketa bakarra egitea eta kontratazio-zerrenda bakarra sortzea ekarriko du.
Horregatik, BOST EGUN NATURALEKO epea ematen zaie deialdian eskatzen den euskara-maila egiaztatzen duen titulua (Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko C1 maila: EGA titulua, Hizkuntza Eskola Ofizialaren titulua edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulazioa) izan eta aldez aurretik aurkeztu ez dutenei epe horren barruan aurkezteko.
(2025/05/15ean argitaratua)