2023ko otsailak 3
“Aukeran” ikastaroak 2023, liburutegian… izena eman dezakezu!

Oraindik plaza hutsak gelditzen dira “AUKERAN IKASTAROetan”, hori dela eta animatzen zaituztegu izena ematera. Hauexek dira Mª Luisa Elio liburutegian otsailetik maiatzera prestatu ditugun ikastaroak:
- Nork bere biografia idazteko lantegia, Ignacio LLoretek emana. Egunak: asteartez, otsailak: 14, 21, 28 eta martxoak: 7, eta 14. 18:00etatik 20:00etara
- Natura eta espazioa, Talleres Sol y Lunak emana. Egunak: ostegunez, martxoak : 2, 9, 16, 23, 30 . 18:00etatik 20:00etara
- Arte garaikidea: utopiatik posmodernitatera, Fermin Alvirarekin. Egunak: asteazkenez, maiatzak: 3, 10, 17, 24, 31 18:00etatik 20:00etara
Izen ematea honela egin dezakezue:
AURREZ AURREKO IZEN EMATEA: Herritarren Arretarako bulegoan, 8:30etik 14:00etara, astelehenetik ostiralera arte.
ON LINE: Izena emateko plataforman: https://ayto-baranain.i2a.es/CronosWeb/Login erregistratu eta izena eman beharko duzue,
Zuen interesekoak izanen direlakoan, ea izena ematera animatzen zareten!
