Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2021eko abuztuak 5

Ateraldia Aiotzeko urtegira -Piraguismoa-

Foto noticia
NOIZ: Abuztuak 26, osteguna.
ATERALDIA: 10:00 / ITZULERA: 16:00 (Barañain BHI markesina)

IZENA EMATEA: Abuztuaren 9tik 18ra Baragazten.

PREZIOA: 5€ Barañainen erroldatutako pertsonek/10€ erroldatu gabekoek

JARDUERAREN GARAPENA: Taldea gehienez 20 pertsonakoa izango da eta piraguak bikoitzak. Jarduera 11:00etan hasiko da eta ordubeteko iraupena izango du. Jarduera, Nafarroako Bela Eskolako begirale batekin egingo da.
Amaitutakoan, urtegian geratuko gara eta bertan jango dugu (pertsona bakoitzak bere janaria, ura eta abar ekarri beharko ditu). Arratsaldeko 16:00etan irtengo gara Allozeko urtegitik.

Igeri egiten jakitea ez da derrigorrezkoa baina bai gomendagarria. Igeri egiten ez dakitenek informazio hau izena emateko orduan eman beharko dute, Baragazteko hezitzaileek jakin dezaten baita Aiotzeko begiraleek ere.

Informazio gehiago eta izen-emateak Baragazten, 948.38.59.25 telefonoan edo baragazte@baranain.com posta elektronikoan.

Animatuko zarete?