Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2025eko ekainak 11

Ardo dastaketa herrikoia, Festen Atarikoa

Foto noticia

Barañaingo Nabarcata ardo dastaketa elkarteak, Barañaingo Udalarekin lankidetzan, Nafarroako upeltegiak sustatzen ditu irabazi asmorik gabe. Hartara, elkarteak ardo dastaketa jardunaldi bat antolatu du ekainaren 21erako, larunbata, herriko festen atarikoa izango delarik, Udalak diruz lagundutako beste jarduera batzuk barne.

Dastatze jardunaldi honen helburua da gure ardoak, Nafarroako upeltegien lana eta haien historia ezagutarazten jarraitzea, produktu hori herritarrei hurbilduz, kasu honetan Barañaingoei, eta zer hoberik jai egun batean egitea baino.

Jardunaldia Udaletxe plazan egingo da eguerdiko 12etan.

Volver arriba