Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2021eko maiatzak 10

Aparteko neurriak COVID-ari aurre egiteko maiatzaren 9tik aurrera

Foto noticia

Alarma egoeraren amaiera

Larunbatean, maiatzak 8, amaitu zen alarma egoera. Nafarroako Gobernuak, bilakaera epidemiologikoa eta txertaketa prozesuaren erritmoari jarraiki, igandetik aurrera (maiatzak 9) COVID-19ari aurre egiteko prebentziozko neurriak malgutu ditu.

Zehazki, Foru Komunitateko itxiera perimetrala kendu du, etxeetako topaketak bi familietako sei kideetara mugatu dira eta ostalaritzako terrazen ordutegia 22k arte luzatu da. Gaueko mugikortasuna mugatu da 23:00etatik 06:00 etara. Informazio gehiago hemen eskura dezakezu.

13/2021 FORU AGINDUA, zeinaren bidez berariazko prebentzio neurri apartekoak hartzen baitira Nafarroako Foru Komunitaterako, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izan duen bilakaeraren ondorioz.

Volver arriba