Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2018ko irailak 21

Antsoainen esku gorri erraldoiaren aurkako erasoari buruzko adierazpen instituzionalarekin bat egitea

Foto noticia

Jarraian aurkeztuko da Barañaingo Udalean ordezkapena duten talde politiko denak atxikitu diren Antsoaingo Udalaren adierazpen instituzionalaren funtsezko edukia:

  • Irailaren 13an, goizaldean, Rafael Alberti plazan jarritako esku gorri erraldoiaren aurkako erasoa irmoki salatu nahi dugu Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekin elkar lanean, Berdintasun Arloak ditugun hainbat Tokiko Erakundek egiten dugun lanaren zati bat da esku hau.
  • Erasotua izan den eskuak Nafarroako jendartearen emakumeon indarkeriaren  kontrako konpromisoa ordezkatzen du eta Udalaren ustez, nahita egindako eta aurrez pentsatutako eraso matxista da.
  •  Kezkaz begiratzen diegu horrelako gertakari bortitzei mugimendu feministak eta jendarteak bere osotasunean egindako lorpenenen aurrean erantzuten duen egitura patriarkal batean gertatzen baitira. Lorpen hauek benetan bermatzen dituzte emakumeon eskubide zibilak eta jendarte osoaren onurako dira, izan ere, giza eskubideen garapen handiagoa ahalbidetzen dute. Hori dela eta, gizon heldu eta gazteei dei berezia egiten diegu lorpen hauen parte izan daitezen eta ez ditzaten jarrera eta eraso matxistak babestu; era berean, emakume heldu eta gazteak animatu nahi ditugu edozein erasoren aurrean erantzutera eta beste pertsonen laguntza bilatzera. Gure konpromisoa gizonen eta emakumeen arteko desberdintasuna eta desorekaren aurka lan egiten jarraitzeko.
Volver arriba