Anitz-arte: emozioak eta artea. “Ni bai artista”

Hemen dugu hiruhileko honen azkeneko jarduera: “Anitz-arte: emozioak eta artea”.
NI BAI ARTISTA: Hiruhileko hau modu politean amaitzeko, Ludotekako haurrek beren artelanak margotuko dituzte musika mota ezberdinak entzuten dituzten bitartean. Horrela, musika-notek eta transmititzen dienak gidatuta, bakoitzak bere “ibilbide emozionala” margotuko du.
Eta pastelaren ginga gisa, sortutako obrak Barañaingo Udal Zerbitzuetara, denda eta tabernetara eramango ditugu ikusgai egoteko.
Eta non egongo dira zehazki? Ez kezkatu, informazio-liburuxka txiki bat ere sortuko dugu, Zerbitzuen, denden eta tabernen zerrendarekin, eta bertan aurkituko duzue obra bakoitza.
Datak:
Nire obra margotzen: martxoak 18 eta 20 gazteleraz/martxoak 19 eta 21 euskaraz.
Lanen erakusketa: martxoaren 25 eta 26tik apirilaren 11a arte.
Leku ezberdinetatik pasatzera eta sorkuntza ezberdinak ikustera animatzen zaituztegu!