2024ko azaroak 26
AMALURRA lantegia-ipuin kontaketa Bakarne Atxukarro
Abenduaren 10ean, asteartean, Barañaingo liburutegian, arratsaldeko 5etan.
Izen-emateak doan.
Amalurrak ondo badaki giza-emakumeok garela berak sortu dituen izakirik ahulenak eta, horregatik, askotan laguntzen gaitu. Baina ez beti, gu geuk ikasi behar dugulako beste izakiak eta bizi garen lurraldea errespetatzeko eta zaintzeko premia dugula.
Hori horrela, liburu irudikatua sortu dute hiru neska hauek: Bakarne Atxukarro, Izaskun Zubidalde eta Asun Egurza.
Oraingoan Bakarne Atxukarro etorriko zaigu lantegia bideratu eta ipuina kontatzera.