2019ko abenduak 13
Aldaketa AAME eremuan – 2019ko eguberriak

Eguberrietan, Alkatearen ebazpenaren bidez ez da indarrean egongo, denbora batez, Aparkatze Murriztuko Eremua (AAME):
–EREMU BERDEA: libreki aparkatu daiteke 2019ko abenduaren 23ko, astelehena, 10:00etatik 2020ko urtarrilaren 7ko, asteartea, 21:00ak bitartean.
–EREMU GORRIA (Erdiko etorb. eta Barañaingo Ingurabidea) libreki aparkatu daiteke:
- 2019ko abenduaren 24ko, astelehena, Olentzeroren bukaeratik 2019ko abenduaren 27ko, ostirala, 08:00ak
- 2019ko abenduaren 31ko, asteartea, 20:00etatik 2020ko urtarrilaren 2ko, osteguna, 08:00ak
- 2020ko urtarrilaren 5eko, igandea, Errege kabalgataren bukaeratik 2020ko urtarrilaren 7ko, asteartea, 08:00ak
– AZOKA TXIKIA. Abenduaren 24an eta 31n eta urtarrilaren 7an, asteartea, azoka txikia izanen da. Egun horietan azoka-eremuan eta ondoko kaleetan ezin izango da gelditu ez eta aparkatu ere 00:00etik 15:00ak arte.
Halere, egoeraren bat sortuko balitz neurri hori aldaraztea eraginen lukeena, hala jakinaraziko litzaizueke eta beharrezko hedapena izanen luke.