2024ko otsailak 21
Herritar guztiei zuzendutako ikastaroa (doakoak).
Abentura digitala.
Barañaingo Udaletik jakinarazten dizuegu Abentura Digitala abian jarri dela, Nafarroako Gobernuak, Telekomunikazio eta Digitalizazio Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, bultzatutako teknologien erabileran hasteko prestakuntza-programa, guztiz doakoa eta NextGenerationEU funts europarren bidez finantzatua, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilentzia Planetik datozenak.
Eskaintzen den ikastaroa “Teknologien erabilerako hastapenak” da, eta programa oso bat barne hartzen du. 20 orduko formakuntza guztiz praktikoa eta sinplea da, teknologien munduan murgiltzen hasteko.