Informatika ikastaroa erretiratuentzat (doakoak).

Abentura digitala. Informatika ikastaroa erretiratuentzat.
Barañaingo Udaletik jakinarazten dizuegu Abentura Digitala abian jarri dela, Nafarroako Gobernuak, Telekomunikazio eta Digitalizazio Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, bultzatutako teknologien erabileran hasteko prestakuntza-programa, guztiz doakoa eta NextGenerationEU funts europarren bidez finantzatua, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilentzia Planetik datozenak.
Eskaintzen den ikastaroa “Teknologien erabilerako hastapenak” da, eta programa oso bat barne hartzen du. 20 orduko formakuntza guztiz praktikoa eta sinplea da, teknologien munduan murgiltzen hasteko.
Barañainen, pertsona jubilatuei zuzendutako hurrengo kurtsoak programatu dira:
- Data: irailaren 18tik 22ra
- Ordutegia: 9:15etatik 13:15etara
- Lekua: Barañaingo Telezentroa, Lugorri Kalea, 12-14
- Izena emateko esteka
- Data: irailaren 25tik 29ra
- Ordutegia: 16:15etatik 20:15etara
- Lekua: Barañaingo Telezentroa, Lugorri Kalea, 12-14
- Izena emateko esteka
Ikastaroei buruzko informazioa aventuradigital@navarra.es posta elektroniko edo 948 012 012 telefonoaren bidez eska daiteke.
Tik-Telezentroa, Merkataritza eta Enplegua
948 19 72 95