Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2026ko urtarrilak 13

KIROL JARDUEREN UDAL EGITARAUAN IZENA EMATEKO ETA BERRITZEKO KANPAINA 2 LAUHILEKORAKO IZEN EMATEAK

Foto noticia

Barañaingo Udalak Kirol jardueretan izena emateko eta berritzeko epea zabalduko du 2026eko urtarrilean. Kirol ikastaro eta tailerrak gazte-helduei zuzendurikoak dira, 2. lauhilekorako (otsailaren 1etik maiatzaren 31 bitarteko ikastaroa).

 

I Z E N   E M A T E A   B E R R I T Z E A :  urtarrilaren 14tik 21ra.

ONLINE: izen emateko plataforma berriaren bidez. Urtarrilaren 14tik 21ra.

AURREZ AURRE: Herritarrak Hartzeko Bulegoan. Urtarrilaren 14tik 21ra (8:30 – 14:00).

 

I Z E N   E M A T E   B E R R I A K : ikus ondoko kartela.

 

 

Izena emateko plataformara sarbidea.

* Kirol ikastaroak: gazte-helduei zuzendurikoak dira, 2. lauhilekorako (otsailaren 1etik maiatzaren 31 bitarteko ikastaroa). Izena emateko adin eskakizuna ondokoa da: 17 urtez goitikoentzat (2007. urtean, eta aurretik, jaiotakoak, salbu 15 eta 30 urte bitarteko Gazteentzako Karatea: 1994-2009 urteen artean jaiotakoak). Adinekoentzako ikastaroetako edo Kirol Eskoletako partaide baldin bazara, EZ duzu 2025eko urtarrilean izena eman behar,  izena eman baitzenuen jada ikasturte osorako, maiatzaren 31 arte alegia.

*Izen ematea gehienez ere 2 jardueretara mugatuko da pertsona bakoitzeko.

 

Volver arriba