Gabonak Baragaztera iritsi dira! Abenduaren 15etik urtarrilaren 2ra hainbat jarduera izango ditugu, Baragazte barruan zein kanpoan, eta gazteek doan edo oso prezio merkean gozatu ahal izango dute. Gehiago jakin nahi duzu? Segi irakurtzen!

Gabonetako dekorazioa: Zatoz Baragaztera eta lagundu apaintzen! Abenduaren 15etik 20era, 18:00etatik 20:00etara. Sarrera doan.
Doodling tailerra: Tailer berria baragazten, probatu nahi duzu? Pasa zaitez Baragaztetik abenduaren 22an, 11:30etik 13:30era! Sarrera doan.

Alde zaharrera irteera txokolatea txurroekin jatera: abenduaren 23an, asteartea, 17:00etatik 20:30era villavesan alde zaharrera joango gara, txurro batzuk txokolate beroarekin jango ditugu eta Baragaztera itzuliko gara 20:30ean. Izen-emateekin eta doan.
Izotz pistara irteera: izotzean patinatzen pasa nahi duzu goiza? Urtarrilaren 2an 10:00etatik 14:00etara Huarteko Izotz Jauregira goaz. Etorriko zara? Izen-emateekin.
Prezioa: 2,50€ Barañainen erroldatuak eta 5€ erroldatu gabeak.
Izen-emate guztiak abenduaren 9tik 20ra izango dira Baragazten edo 948 38 59 25 telefonoan (izotz jauregira irtetekotan, izena aurrez aurre emango da, izena emateko orduan ordainduko baita).
Plan hoberik bururatzen al zaizue?