8/2020 FL-D: Ohiz kanpoko neurriak COVID-19aren kasu positiboen igoerari erantzuteko.
8/2020 FORU LEGE-DEKRETUA, abuztuaren 17koa, zeinaren bidez ohiz kanpoko neurriak onesten baitira Nafarroako Foru Komunitatean COVID-19aren kasu positiboen igoerak eragiten duen arrisku bereziko egoerari erantzuteko.
DEBEKATUTA DAGO DANTZALEKUEN ETA DISKOTEKEN LIZENTZIA DUTEN ESTABLEZIMENDUEN JARDUERA
01:00ean IXTEKO ORDUTEGIAREN MUGA OROKORRA:
– Tabernak, kafetegiak, jatetxeak, terrazak*
– Taberna bereziak eta ikuskizunetarako kafetegiak*
– Josteta aretoak, ziberzentroak, bingo aretoak, joko aretoak eta kirol aretoak *
– Elkarte gastronomikoak eta peñak
* Ezin izanen da bezero berririk onartu 00:00etatik aurrera.
OSTALARITZAN ETA JATETXEETAN GEHIENEZ 10 LAGUNEKO TALDEAK
Ostalaritzaren eta jatetxeen eremuan, pertsonen arteko segurtasun-tartea mantendu beharko da (1,5 m) mahaien edo mahaien elkarteen artean, baita barrako zerbitzuan ere. Aurrekoarekin bat etorriz, mahaiaren edo mahaien taldeen gehieneko okupazioa 10 pertsonakoa izango da.
OSPAKIZUNAK MUGATZEA
Debekatuta daude alkohola kontsumitzeko bizikidetza topaketak eta aisialdiko ospakizunak (“kale-zurruta” eta antzekoak) bide publikoan, parkeetan eta plaza publikoetan eta jendea dabilen beste toki batzuetan.
EGOITZA SOZIOSANITARIOETAN BIZI DIREN PERTSONEN BISITAK ETA IRTEERAK
Pertsona bakarra sartuko da egoiliar bakoitzeko, eta gehienez ere ordubetez egunean. Bermatuko da egoiliarrei egunean zehar egiten zaizkien bisitak mailakatuta izanen direla. Salbuetsiko da egoiliarrak bizitzaren azken prozesuan daudenean.
Ahalik eta gehien mugatuko dira zentro soziosanitarioetan bizi direnen irteerak
OSASUN ARLOA
Agerraldi epidemikoa izanez gero, osasun agintariek baheketak eginen dituzte PCR proben bidez arriskuan dauden eta egon daitezkeen taldeetan.
Debekatuta dago bide publikoan edo aire zabalean erretzea, baldin eta ezin bada gorde 2 metroko gutxieneko tartea pertsonen artean.
Foru-lege dekretu hau indarrean egonen da egoera epidemiologikoaren arabera.
Neurri hauek 2020ko abuztuaren 18an hartuko dute indarra.