Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2024ko ekainak 5

“2024ko sexu erasorik gabeko festa parekide batzuen aldeko pegatina lehiaketa”-ren pegatina irabazleak

Foto noticia
Hemen ditugu 2024ko sexu erasorik gabeko festa parekide batzuen aldeko pegatina lehiaketaren bi pegatina irabazleak eta bere egileak!

1. SARIA, Barañainen trukatu daitekeen 100€-ko txartela, Saioa de Carlos Aletxa 15 urtekoa eta Alaitz BHIko ikasleak aurkeztutako lanarentzat. Oro har, jardueraren helbururako eta formaturako egokiena da. Berdintasunaren mezua eta jaiak askatasunean gozatzeko aukera integratzeagatik. 4 marrazki-zatiren bidez sinbolizatzen ditu jaiak: erraldoiak, txupinazoa, zezensuzkoa eta su artifizialak. Emakumeen eta gizonen sinboloa jaietako zapi gorri berean dago, mahuka moredun bi eskuekin lotuta. Honako lelo hau du: “Barañaingo festetan ere LIBRE izateko aukera! / ¡En fiestas de Barañáin también LIBRES!”
2. SARIA, Barañainen trukatu daitekeen 75€-ko txartela, , 16 urteko eta Alaitz BHIko ikaslea den Osane Nazabal Martínez de Albenizen pegatinarentzat, lehiaketaren helburua uztartzen duena “Barañáin unido, la igualdad en camino / Barañain batera, berdintasuna bidera” esaldiarekin. Esku morearen marrazki bat du, eta, horren aurrean, giza ukabil bat, jaietako zapi bat eskumuturrean lotuta duela, Barañaingo armarriarekin.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta zorionak lehiaketako bi irabazleei!
Volver arriba