Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2022ko abenduak 29

Bozkatu zure erakusleiho gogokoena eta irabazi Barañainen kontsumitzeko 50 €-ko sariak!

Foto noticia

Bozkatu zure erakusleiho gogokoena eta irabazi Barañainen kontsumitzeko 50 €-ko sariak!

Hiru sari ematen dituen Epaimahaiaren botoaz gain, saritutako laugarren establezimendua izendatzeko bozketa herrikoia ere planteatzen da.

Botoa emateko nahitaezkoa da Barañainen erroldatuta egotea eta 17 urte beteta izatea. Erroldatuta dagoela ofizioz egiaztatuko da. Bozketa abenduaren 20tik urtarrilaren 6ra egingo da. Herri bozketak online egingo dira www.barañain.eus web orrian dagoen esteka espezifiko baten bidez, edo, aurrez aurre, Udaletxean, Herritarrak Hartzeko Bulegoan (OAC).

Pertsona bakoitzeko bozketa bakarra onartuko da, NAN batek bozketa bat baino gehiago egiten duela detektatuz gero, egindako lehen bozketa bakarrik hartuko da kontuan.

Herri-bozketan parte hartzen duten pertsona guztiek 50 euroko 5 erosketa-baleko zozketa batean parte hartuko dute, lehiaketara aurkeztutako establezimenduetan trukatzeko.