Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2021eko ekainak 25

Kultura – Udako kultur agenda 2021

Foto noticia

2021eko udako kultur agenda aurkezten dizuegu, datorren uztailaren 1etik aurrera hasiko diren ekitaldi eta jarduerekin: Bertso Jaialdia, Sahats ikastetxeko patio estaliko kontzertuak eta Barañaingo tabernetakoak, aire zabaleko zinema eta Terraza artearekin Kultur Gunearen plazan, Konpartsa Eguna, Irail Kulturala, Kultur Etxeko tailer eskaintza eta Mª Luisa Elío Liburutegiko “Aukeran” ikastaroak… Data guztiak eta nork antolatzen dituen agendan agertzen dira. Gozatuko duzuelakoan gaude.

Irailaren 21eko eta 28ko ekialdeko dantza-tailerrak, azkenik, edizio digital honetan agertzen diren moduan emango dira (edizio inprimatuarekiko eguneratzea).

Bide batez, gogorarazi nahi dizuegu  Kultur Etxeko eta Mª Luisa Elio Liburutegiko tailerretarako izen-emateak honako hauek direla: 012ra deituta-irailaren 2tik 7ra bitartean erroldatuek, 012ra deituta-irailaren 8an interesdun orok, eta irailaren 13an eta 14an Udaletxeko Herritarren Arretarako Bulegoan interesdun orok.

Zorioneko uda kulturala!

Udako agenda 2021 (pdf)