2021eko ekainak 23
Euskara – Bai Euskarari Hitzarmena sinatzea
Joan den ostiralean, ekainaren 18an, Barañaingo Udalak, Maria Lecumberri alkatearen bitartez, Bai Euskarari Hitzarmena sinatu zuen Sahats Fundazioko zuzendaria den José Ramón Olanorekin; bi erakundeen arteko lankidetzarako, udalerrian euskara sustatzeko eta erabiltzeko.
Ekitaldian izan ziren, halaber, Pablo Arcelus (Nafarroa Suma) Kultura eta Euskara Batzordeko presidentea, eta ondorengo zinegotziak: Flor Gonzalez (Geroa Bai), Joseba Jimenez (EH Bildu), Ana Leache (EH Bildu) eta Roberto Andión (PSN) zinegotziak.
Argazkian, ezkerretik eskuinera: Ana, Joseba, Maria, Joxerra, Pablo, Flor eta Roberto.