2025eko Bai Euskarari ziurtagiriak banatuta

Bai Euskarari Ziurtagiriaren banaketa-ekitaldia ospatu dute Barañainen, apirilaren 24an, 36 enpresa, saltoki eta entitateen euskara maila aitortzeko. Barañaingo Udaletik, Maria Lecumberrik, alkateak, Bai Euskarari Elkartetik, Beatriz Tomasek, koordinatzaileak, eta udaleko alderdietako zinegotziek
- UPN – Begoña Aceituno
- PSN-PSOE – Rosa León
- PP – Jesús Emilio Sánchez
- GEROA BAI – Flor González
- EH-Bildu – Joseba Jimenez
eman zituzten bereizgarriak, eta nabarmendu zuten entitateen lan eredugarria eta horien borondate eta konpromisoari esker emandako urratsak.
Aurkezpen lanetan Amaia De Esteban eta Alejandro Pulido aritu ziren.
Ekitaldia girotzeko eta kulturaz gozatzeko Leire Redin herriko sopranoak eta Xabier Olano piano-joleak, bi gazte horiek, musika eta hiru kantu eskaini zizkiguten: Behe klasekoa (Olaia Inziarte), Lisboa (Anne Lukin) eta Loretxoa (en versión Ópera).