Barañaingo Udalak, Maria Lecumberri alkatearen bitartez, Bai Euskarari Hitzarmena sinatu zuen Sahats Fundazioko zuzendaria den José Ramón Olanorekin. Bi erakundeen arteko lankidetza du helburu hitzarmenak, udalerrian euskara sustatzeko eta erabiltzeko.
Argazkian, pasa den urteko sinatze ekitaldian parte hartu zuten udal talde ezberdinetako zinegotziek: Contigo-Zurekin-Jesus Mª Huarte, EHBildu-Joseba Jimenez, Geroa Bai-Flor González, UPN-Pablo Arcelus, Begoña Aceituno eta Fátima Sesma eta PSN-Rosa León.