2025eko irailak 26
2025an gizarte-ekintzaren arloan jarduerak garatzen dituzten erakunde eta elkarteentzako dirulaguntzen deialdia

Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak 2025ko irailaren 8an hartutako erabakiaren bidez, Gizarte Ekintzaren arloan 2025an jarduerak garatzen dituzten erakundeei eta elkarteei diru-laguntzak emateko deialdia onartu da.
Deialdiaren oinarri arautzaileak eta eskabideak Barañaingo Udaleko Herritarrentzako Arreta Bulegoan (Udaletxe Plaza z/g, Barañain) eskuratu ahal izango dira, edo www.baranain.es web-orriaren bidez.
Eskabideak aurkezteko epea irailaren 26tik urriaren 10ra bitartekoa izango da.