2024ko ekainak 27
2024an gizarte-ekintzaren arloan jarduerak garatzen dituzten erakunde eta elkarteentzako dirulaguntzen deialdia

Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak 2024ko ekainaren 10ean hartutako erabakiaren bidez, Gizarte Ekintzaren arloan 2024an jarduerak garatzen dituzten erakundeei eta elkarteei dirulaguntzak emateko deialdia onartu du.
Deialdiaren oinarri arautzaileak eta eskabideak Barañaingo Udaleko Herritarrentzako Arreta Bulegoan (Udaletxe plaza zk.g., Barañain) eskuratu ahal izango dira, edo barañain.eus web orriaren bidez.
Eskabideak aurkezteko epealdia: ekainaren 28tik uztailaren 12ra.