2025eko otsailak 20
2025ean autoenplegua sustatzeko laguntzak arautzen dituzten oinarriak

Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko urtarrilaren 27an hartutako erabakiaren bidez, onetsi dira 2025an autoenplegua sustatzeko laguntzak emateko oinarri arautzaileak, diruz lagundutako zenbait jarduera-lerroren bidez autoenpleguari babesa eta sustapena emateko.
Oinarri arautzaileak eta eskabideak Udalaren webgunean kontsulta daitezke (www.barañain.eus).
Eskabideak Barañaingo Udalaren erregistro elektronikoan aurkeztu behar dira (egoiza elektronikoaren bideaz eskuragarri).