Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2023ko maiatzak 31

2023ko sexu erasorik gabeko festa parekide batzuen aldeko pegatina lehiaketaren irabazleak

Foto noticia
Baditugu pegatinen lehiaketako irabazleak!

Maiatzaren 30ean María Lecumberri Bonilla (Barañaingo Udaleko alkatea), Fátima Sesma Vallés (Barañaingo Udaleko Gizarte Zerbitzuen Arloko lehendakaria), Roberto Andión Martínez (PSNren ordezkaria Udalean), Emiliano Garín Arriaga (EHBilduren ordezkaria Udalean), Iruña Martínez Lorea (Barañaingo Udaleko Berdintasun teknikaria) eta Miriam Marcaláin Egea (Barañaingo Udalaren Gazteria Programako hezitzailea) epaimahaikideek osatutako bilera izan zen.

Egun honetan honako hau erabakitzen da:

  • 1.saria, Barañaingo denda eta/edo zerbitzuetan trukatu daitekeen 100€ko txartela, Nerea Beriain Jiménezentzat da, bere osotasunean jardueraren helburu eta formaturako egokiena izateagatik. Berdintasunaren mezua eta jaiak berdin gozatzeko aukera integratzeagatik, bai gizonentzat, bai emakumeentzat. Festak sinbolizatzen ditu, zapi gorriak eta su artifizialak erabiliz. Emakumearen eta gizonaren sinboloa zirkulu more berean sartzen ditu, eta honako lelo hau irakurri daiteke: “¡Gora festak! Guztiok ditugula disfrutatzeko eskubide berdinak!”.
  • 2.saria, Barañaingo denda eta/edo zerbitzuetan trukatu daitekeen 75 €ko txartela, Saioa de Carlos Aletxa-rentzat da. Lehiaketaren helburua “Barañaingo jaietan denok goza dezakegu” esaldiarekin jasotzen du, arropa zuri eta gorriz eta zapi gorriz jantzitako hainbat emakumeren marrazkiarekin. Hesi moduko bat ikus daiteke, eta emakumeak beste aldean, emakumeek espazioak erabiltzeko duten muga sinbolizatuz.

Eskerrik asko lana aurkeztu duten 39 pertsonei!

Volver arriba