Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2022ko apirilak 28

2022ko Barañaingo festetan “berdintasuna eta tratu onak” lelopeko pegatina lehiaketa

Foto noticia
Hemen dugu “berdintasuna eta tratu onak Barañaingo jaietan” 2022ko pegatina lehiaketa!

12 eta 30 urte bitartean badituzu eta Barañainen erroldatuta bazaude, animatu eta aurkeztu zure zirriborroa!
Hauek dira baldintzak:
  1. Esaldi laburra eta irudia eraman behar ditu, Barañaingo jaietan mutilen eta nesken arteko berdintasuna, tratu onak, errespetua eta pertsonen arteko indarkeri eza adierazteko eta irudikatzeko.
  2. Diseinu ORIGINALAK izan behar dira.
  3. Teknika librekoak, 9,5 cm-ko diametroko zirkulu baten barruan.
  4. Errotuluak gaztelaniaz eta euskaraz.
  5. Obra bat pertsona bakoitzeko.

Nola aurkezten dut nire diseinua?

Sartu marrazkia atzealdean izenburu bat eta izengoiti bat dituen gutunazal itxi baten barruan. Gutun-azal horrekin batera, beste gutun-azal itxi bat, kanpoan izenburu eta izengoiti bera duena eta barruan parte-hartzailearen datu pertsonalak dituena (izen-abizenak, adina, helbidea, telefonoa).

Ekarri Baragaztera zure gutun-azalak maiatzaren 9tik 21era bitartean (biak barne) eta zure diseinua entregatu duen lehen 50 pertsonetako bat bazara… Golem zinemetarako sarrera bat duzu opari!

Eta lehiaketa irabazten badut?

Bi sari daude! 100€-ko lehen saria eta 75€-ko bigarren lan onenarentzako beste bat. Biak Barañaingo zerbitzu eta/edo dendetan trukatu daitezkeen txarteletan.

Gainera, lan irabazlea pegatinan inprimatuko da eta aurreko egunetan eta Barañaingo jaietan banatuko da.

ANIMATU!

Volver arriba