Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2021eko urriak 18

2021eko udazkeneko jarduerak Baragazten

Foto noticia

Badauzkagu udazkeneko jarduerak Baragazten!

Azaroan zehar hainbat jarduera aukeratu ditzakezue:
  • Donostiako zientzia museora irteera: azaroak 13, larunbata.
  • Gozamanez tailerra: azaroak 12 eta 19, ostirala. 18:00etatik 20:00etara lehenengo egunean eta 17:30etik 20:30era bigarren egunean.
  • “Jakin – nahikeria da zure bertuterik handiena “, Hiesaren aurkako Batzordea: azaroak 5, ostirala, 18:30etik aurrera.
  • “Komunikazioa eta hezkuntza-jarraibideak seme-alaba nerabeak dituzten familietan” prebentzio-hitzaldia Berrizturekin: azaroak 18 eta 25, osteguna 18:00etatik 20:00etara.
  • Azaroaren 25aren inguruko murala: azaroaren 15etik 24ra, 18:00etatik 21:00etara.
  • Scape room “borrokak jarraitzen du”. Azaroak 27, larunbata. Gehienez 6 pertsonako 6 talde.

Informazio gehiago kartel orokorrean, Baragazten, 948.38.59.25 telefonoan edo baragazte@baranain.com posta elektronikoan. Jarduera batzuetan aldez aurretik izena eman beharko da eta prezioak jardueraren arabera aldatzen dira.

Animatu parte hartzera!