Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2021eko azaroak 16

2021an autoenplegua sustatzeko laguntzak arautzen dituzten oinarriak

Foto noticia

Anima zaitez!

Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2021eko otsailaren 8an hartutako erabakiaren bidez onetsi dira 2020an autoenplegua sustatzeko laguntzak arautzen dituzten oinarriak. Haien bidez sostengu eta bulkada eman nahi zaio autoenpleguari, diruz laguntzen diren zenbait jarduketa-lerroren bitartez.

Dirulaguntza eskatu ahalko dute deialdi honen kargura, enpresa jarduera Barañainen abiatu duten pertsonek (2020ko abenduaren 1etik hasita 2021eko azaroaren 30era arte).

Oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean aurkeztu ahal izango dira eskabideak, eta 2021eko abenduaren 7ko 23:59ak baino lehen.

Oinarri arautzaileak eta eskabideak Udalaren webgunean kontsulta daitezke (www.barañain.eus).

Eskabideak Barañaingo Udalaren erregistro elektronikoan aurkeztu behar dira (egoiza elektronikoaren bideaz eskuragarri).