Ayuntamiento de Barañain/Barañaingo Udala

2024ko urtarrilak 16

2. hiru-hilabeteko jarduerak Ludotekan. “Anitz-arte: emozioak eta artea”.

Foto noticia

Hemen ditugu 2. hiruhileko honetarako jarduerak Barañaingo Udal Ludotekan!

Zer egingo dugu? Hiruhileko honetan emozioak landuko ditugu, artearen bidez emozioak ulertzen, identifikatzen, adierazten, bizitzen eta abar saiatuko gara. Horretarako, hainbat jarduera dibertigarri antolatu ditugu, emozioez eta astialdiaz gozatzeko.

Ze jarduera izango da lehenengoa? Hasteko, “Emozionatuak. Emozioen Party-a” egingo dugu:

  • Galderak
  • Mimika eta soinuak
  • Marrazkiak
  • Tabua…

Emozioak zer diren, nola eragiten diguten, zertarako balio duten, nola erabiltzen ditugun eta nola erabil ditzakegun eta abar identifikatzen hasiko gara. Dado erraldoi baten bidez eta taldeka, talde bakoitzak puntuak lortzen joan beharko du galderei zuzen erantzunez edo proba desberdinak eginez.

Aurrerago… Sorpresa gehiago eta jarduera gehiago izango ditugu!

Animatuko zara?

* Ludotekan antolatzen diren jarduera guztiak bazkideentzat dira.

 

Volver arriba